Bilatu

2011-11-18

IKT power point

Ordenagailuei diogun beldurra edota haiek sortarazten digun frustrazioa azaltzeko hurrengo aurkezpena egn dugu klase magistralean; laburbilduta ikusteko.

Kaleko artea

Hemen argi kusten da noraino heldu daitekeen gizakiaren irudimena...

Bilbo. museo bihurtuta



Hirigunearen edozein lekuan daude, turistak txundituta husten dituzte, guztion eskura daude, ikuskisuna ostopatuko duen preziorik eta ordurik gabe. Nerbioi itsasadarren alde bietan estrategikoki jarrita dauden eta 100 baino gehiago diren eskulturak, Bilbo apaintzen dutenak, estatuan dauden genero honetako museorik hoberenetarikoa izatea eragitek dute

1890an  Mariano Benlliure Balentziarra "Don Diego López de Haro" eskulturari forma eman zion, hori izan zen Bilbok izan zuen lehenengo eskultura publikoa; handik aurrera, marmolesko, brontzezko edo altzairuzko artelanak jarri dira hirigunean zehar, estilo ezberdinekoak izanik, gai honetan estatuko hiririk garrantzitsuenetaqriko bihurtuz.

2011-11-11

Pertsonak laguntzea ere artea delako...

Sarrera honetan www.youtube.com-eko bideo bat ikusiko da, non nire udako lankideak eta nik agertzen garen; hondartzan uda osoan zehar eginiko gauzen laburpena izanik. Guk grabatutako irudiak daude bertan, gainera "movie maker"-en erabilera ere argi ikusten da.

Gustukoa izatea espero dut:

Artea: kultura ala negozioa ?


Roy Lichtenstein-en koadro bat, "I Can See the Whole Room!... and There's Nobody in It!", New York-eko Christie's subasta etxean arte-garaikidearen munduko errekorra gainditu zuen 43,2 milioi dolarretan saltzerakoan. Salmenta honek Roy Lichtenstein-ek berak zuen aurreko marka gainditu zuen (42,6 milioi dolar).

Beste hainbat artelan ere nahiko garesti saldu ziren egun horretan; 1956-an egindako Mark Rothko-ren "White Cloud" (18,6 milioi dolar),  brontzezko armiarma erraldoi baten eskultura (10,7 milioi dolar) eta Andy Warhol-en "Silver Liz" (16,3 milioi dolar), zein eroslearentzan oso merkea izan zen

Artezko beste Blog batzuk...

http://www.olaba.blogspot.com/

"ARTE-HEZKUNTZA" izeneko blog honetan "Arte Hezkuntza" irakasgaiaren errepasoa egiten da, klase praktikoetan egiten ditugun artelanen zergatiak, prozedurak, etab. azaltzen dira; nahiko baliogarria da egin duguna berrikusteko, etorkizunean hauekin lan egiteko.


http://www.koloreztatuzer.blogspot.com/

"KOLOREZTATU ZER ?" izeneko honetan munduan zehar aurkitu ditzakegun arteari buruzko berriak izango ditugu, arte-egunkari antzekoa dela esango nuke, non bideoak, irudiak, aurkezpenak aurkituko ditugun; nahiko interesgarria da arte munduan murgiltzeko aukera ematen digulako.

2011-11-04

IKT-n lortutako gaitasunak

Euskal Autonomi Erkidegoren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko konparazioa egin dugu oinarrizko konpetentziei dagokienez, gure irakasgaian lortuko ditugun gaitasunak begiratuz; lurralde biko dekretu ofizialak erabili ditugu honako mapa kontzeptuala egiteko:


2011-11-02

Kolorearen mundua

Lehengo mailako 3 koloreak dira, kantidade berdinean nahastean, existitzen diren kolore guztiak ematen dituztenak; hauek 2. mailakoak dira.

Baina 1. mailakoak diren 3 koloreak ez dira berdinak argi-koloreak izanda edo pintura-koloreak izanda, hau da,  argi-kolorean 1. mailakoak direnak pintura-kolorean 2. mailakoak izango dira, eta alderantziz.

Pintura koloreak dira, adibidez, pintoreak erabiltzen dituenak eta marrazketan erabiltzen direnak, hiruren gehiketaren emaitza beltza da, eta kenketarena zuria (papera). Inprentan erabiltzen dira ere; lupa batekin aldizkari bat begiratzean magenta, zian-a eta horia ikusi daiteke, halaere, beltza ere oso erabilia da hauetan, letren kolorea beltza delako.

Honako eskeman argi ikusiko da azaldutakoa;



2011-10-28

Altuerazko artea!


Hasieran Eliza eta erregeen gorteak, gero burgesek, enpresa handiek eta, noski, museoak. Honakoa izan da, gutxi gora-behera, historian zehar artea erosi dutenen pertsonen edo instituzioen ordena, eta artisten bizitza aurrera atera dutenek; bilboko Iberdrola dorrean ez dira gutxiago izan,

2011-10-21

Zutabe erakusketa Bilboko Alhondigan


Bilboko Alhondiga Kultur Etxeak datorren urriaren 22-tik aurrera dohainiko bisita gidatuak eskainiko ditu bertan dauden 43 zutabeen sekretuak ezagutzeko, zeintzuk kultura, guda, erlijio eta gizartearen gertakari historiko askoren errepresentazioa egiten duten.
 
Bisita gidatuak

 "Zutabeen Sekretuak" deiturikoa astearteetan gazteleraz eta ostegunetan euskeraz izango dira, arratsaldeko 19:00-etan. 
 
Ekimen hau jendearen eskaeren ostean dator, sarrerako zutabeen dekorazioaren zergatia eskatzen baitzuten.

Zutabeen diseinu eta fabrikazioaz zer edo zer gehiago jakiteko honako bideoa ikustea gomendatzen dizuet;
 
 

2011-10-15

Marrekin marraztu


Oraingoan marrekin marraztutako artelanak egiten saiatuko gara.

- Puntu-marrazketan erabilitako hasierako teknikaren antzekoa da, hau da, gero marraz beteko dugun marrazkia arkatzarekin paperean islatuko dugu, hala ere, paisai erreal bat izatekotan, aipatutako "Leonardoren lehioa" erabili dezakegu.

- Koloretako errotulkiak erabiliz marrazkia beteko dugu, baina hasi baino lehen, dauden marra mota ezberdinak aukeratu beharko ditugu; nola ezagutu ditzakegu?  egizu klik hemen!

Puntu-marrazketa


Puntu-marrazketa artista askorengandik erabilia izan da, batez ere "inpresionismoaren" garaian (Seurat, Pisarro, Signac...), koloretako puntuekin nahi duguna marraztean datza, prosezua nahiko erraza da:

- Marraztu nahi duguna, eta geroago puntuz beteko duguna, paperean islatuko dugu.

- Marrazkiak dituen forma ezberdinak puntuekin beteko ditugu, koloretako errotulkienkin adibidez.

- Teknika honek pazientzia maila altua eskatzen du, beraz, marrazki handiak ez egiteko aholkua ematen dizuet.

Denok ezagutzen dugun telebista programa honetan teknika honen adibideak ematen dira (1. minututik aurrera);

2011-10-14

Perspektiban Marraztea

Naiz eta gaur egun arazoekin jarraitzen dugun perspektiba aplikatzerakoan, ez da batere metodologia zaila aplikatu beharrekoa, hala, hainbat truko daude metodo hau hobetzeko,  "Leonardoren lehioa" deiturikoa adibidez; kalkatzeko paper bat logelako lehioan jarriko duzue (kalera emanten duen batean hobe), begi bat itxi eta atzean ikusten duzuena margoztean datza, gero zure kabuz antzeko paisai bat margozterakoan egindako akatsak argiago ikusteko balio duen teknika izango da.

Eta perspektibaren mundu honetaz gehiago ikasteko...

2011-09-23

kaixo lagunok!

Kurtsoan zehar arteari buruz ikasiko dugun edozein gauza berrikusteko erabiliko dut blog hau, klaseetan ikasten ditugun teknikak eta ez ahazteko, nahiz eta derrigorrezko ekintza izan, ongi etorria ematen dizuet, gustukoa izatea espero dut! ondo ibili gente!