Bilatu

2011-10-28

Altuerazko artea!


Hasieran Eliza eta erregeen gorteak, gero burgesek, enpresa handiek eta, noski, museoak. Honakoa izan da, gutxi gora-behera, historian zehar artea erosi dutenen pertsonen edo instituzioen ordena, eta artisten bizitza aurrera atera dutenek; bilboko Iberdrola dorrean ez dira gutxiago izan,

2011-10-21

Zutabe erakusketa Bilboko Alhondigan


Bilboko Alhondiga Kultur Etxeak datorren urriaren 22-tik aurrera dohainiko bisita gidatuak eskainiko ditu bertan dauden 43 zutabeen sekretuak ezagutzeko, zeintzuk kultura, guda, erlijio eta gizartearen gertakari historiko askoren errepresentazioa egiten duten.
 
Bisita gidatuak

 "Zutabeen Sekretuak" deiturikoa astearteetan gazteleraz eta ostegunetan euskeraz izango dira, arratsaldeko 19:00-etan. 
 
Ekimen hau jendearen eskaeren ostean dator, sarrerako zutabeen dekorazioaren zergatia eskatzen baitzuten.

Zutabeen diseinu eta fabrikazioaz zer edo zer gehiago jakiteko honako bideoa ikustea gomendatzen dizuet;
 
 

2011-10-15

Marrekin marraztu


Oraingoan marrekin marraztutako artelanak egiten saiatuko gara.

- Puntu-marrazketan erabilitako hasierako teknikaren antzekoa da, hau da, gero marraz beteko dugun marrazkia arkatzarekin paperean islatuko dugu, hala ere, paisai erreal bat izatekotan, aipatutako "Leonardoren lehioa" erabili dezakegu.

- Koloretako errotulkiak erabiliz marrazkia beteko dugu, baina hasi baino lehen, dauden marra mota ezberdinak aukeratu beharko ditugu; nola ezagutu ditzakegu?  egizu klik hemen!

Puntu-marrazketa


Puntu-marrazketa artista askorengandik erabilia izan da, batez ere "inpresionismoaren" garaian (Seurat, Pisarro, Signac...), koloretako puntuekin nahi duguna marraztean datza, prosezua nahiko erraza da:

- Marraztu nahi duguna, eta geroago puntuz beteko duguna, paperean islatuko dugu.

- Marrazkiak dituen forma ezberdinak puntuekin beteko ditugu, koloretako errotulkienkin adibidez.

- Teknika honek pazientzia maila altua eskatzen du, beraz, marrazki handiak ez egiteko aholkua ematen dizuet.

Denok ezagutzen dugun telebista programa honetan teknika honen adibideak ematen dira (1. minututik aurrera);

2011-10-14

Perspektiban Marraztea

Naiz eta gaur egun arazoekin jarraitzen dugun perspektiba aplikatzerakoan, ez da batere metodologia zaila aplikatu beharrekoa, hala, hainbat truko daude metodo hau hobetzeko,  "Leonardoren lehioa" deiturikoa adibidez; kalkatzeko paper bat logelako lehioan jarriko duzue (kalera emanten duen batean hobe), begi bat itxi eta atzean ikusten duzuena margoztean datza, gero zure kabuz antzeko paisai bat margozterakoan egindako akatsak argiago ikusteko balio duen teknika izango da.

Eta perspektibaren mundu honetaz gehiago ikasteko...