Ordenagailuei diogun beldurra edota haiek sortarazten digun frustrazioa azaltzeko hurrengo aurkezpena egn dugu klase magistralean; laburbilduta ikusteko.
Bilatu
2011-11-18
Bilbo. museo bihurtuta
Hirigunearen edozein lekuan daude, turistak txundituta husten dituzte, guztion eskura daude, ikuskisuna ostopatuko duen preziorik eta ordurik gabe. Nerbioi itsasadarren alde bietan estrategikoki jarrita dauden eta 100 baino gehiago diren eskulturak, Bilbo apaintzen dutenak, estatuan dauden genero honetako museorik hoberenetarikoa izatea eragitek dute
1890an Mariano Benlliure Balentziarra "Don Diego López de Haro" eskulturari forma eman zion, hori izan zen Bilbok izan zuen lehenengo eskultura publikoa; handik aurrera, marmolesko, brontzezko edo altzairuzko artelanak jarri dira hirigunean zehar, estilo ezberdinekoak izanik, gai honetan estatuko hiririk garrantzitsuenetaqriko bihurtuz.
2011-11-11
Pertsonak laguntzea ere artea delako...
Sarrera honetan www.youtube.com-eko bideo bat ikusiko da, non nire udako lankideak eta nik agertzen garen; hondartzan uda osoan zehar eginiko gauzen laburpena izanik. Guk grabatutako irudiak daude bertan, gainera "movie maker"-en erabilera ere argi ikusten da.
Gustukoa izatea espero dut:
Gustukoa izatea espero dut:
Artea: kultura ala negozioa ?
Roy Lichtenstein-en koadro bat, "I Can See the Whole Room!... and There's Nobody in It!", New York-eko Christie's subasta etxean arte-garaikidearen munduko errekorra gainditu zuen 43,2 milioi dolarretan saltzerakoan. Salmenta honek Roy Lichtenstein-ek berak zuen aurreko marka gainditu zuen (42,6 milioi dolar).
Beste hainbat artelan ere nahiko garesti saldu ziren egun horretan; 1956-an egindako Mark Rothko-ren "White Cloud" (18,6 milioi dolar), brontzezko armiarma erraldoi baten eskultura (10,7 milioi dolar) eta Andy Warhol-en "Silver Liz" (16,3 milioi dolar), zein eroslearentzan oso merkea izan zen
Artezko beste Blog batzuk...
![]() |
| http://www.olaba.blogspot.com/ |
"ARTE-HEZKUNTZA" izeneko blog honetan "Arte Hezkuntza" irakasgaiaren errepasoa egiten da, klase praktikoetan egiten ditugun artelanen zergatiak, prozedurak, etab. azaltzen dira; nahiko baliogarria da egin duguna berrikusteko, etorkizunean hauekin lan egiteko.
![]() |
| http://www.koloreztatuzer.blogspot.com/ |
"KOLOREZTATU ZER ?" izeneko honetan munduan zehar aurkitu ditzakegun arteari buruzko berriak izango ditugu, arte-egunkari antzekoa dela esango nuke, non bideoak, irudiak, aurkezpenak aurkituko ditugun; nahiko interesgarria da arte munduan murgiltzeko aukera ematen digulako.
2011-11-04
IKT-n lortutako gaitasunak
Euskal Autonomi Erkidegoren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko konparazioa egin dugu oinarrizko konpetentziei dagokienez, gure irakasgaian lortuko ditugun gaitasunak begiratuz; lurralde biko dekretu ofizialak erabili ditugu honako mapa kontzeptuala egiteko:
2011-11-02
Kolorearen mundua
Lehengo mailako 3 koloreak dira, kantidade berdinean nahastean, existitzen diren kolore guztiak ematen dituztenak; hauek 2. mailakoak dira.
Baina 1. mailakoak diren 3 koloreak ez dira berdinak argi-koloreak izanda edo pintura-koloreak izanda, hau da, argi-kolorean 1. mailakoak direnak pintura-kolorean 2. mailakoak izango dira, eta alderantziz.
Baina 1. mailakoak diren 3 koloreak ez dira berdinak argi-koloreak izanda edo pintura-koloreak izanda, hau da, argi-kolorean 1. mailakoak direnak pintura-kolorean 2. mailakoak izango dira, eta alderantziz.
Pintura koloreak dira, adibidez, pintoreak erabiltzen dituenak eta marrazketan erabiltzen direnak, hiruren gehiketaren emaitza beltza da, eta kenketarena zuria (papera). Inprentan erabiltzen dira ere; lupa batekin aldizkari bat begiratzean magenta, zian-a eta horia ikusi daiteke, halaere, beltza ere oso erabilia da hauetan, letren kolorea beltza delako.
Honako eskeman argi ikusiko da azaldutakoa;
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





